1964. urtean jaiotako zumaiarrak larunbatean elkartuko dira mahaiaren bueltan. Bazkaria egingo dute Zumaiako kirol portuan dagoen El txoko de Mikel Bermejo jatetxean, 14:45ean. Aurretik, 13:00etan, poteoa egingo dute Trapaia tabernatik abiatuta.
Pertsonako 55 euro ordainduko dituzte, eta izena emateko azken eguna bihar izango da, abenduaren 10a. Izena Quintos 64 WhatsAppeko taldean emango dira.