Bagenekien joan aurretik ur gutxi izango zela eremuan, ados, baino batelak zituzten karroez jositako aparkalekuan ginala, bueltatxo bat ematera joan eta lehenengo sorpresa: kaleen zenbakia normalean izaten denaren guztiz alderantzizkoa zen, epaileen karpatik zenbatzen hasi beharrean kontrako paretetik hasten zen, 1kalea bandera txuria, 2 kalea bandera gorria eta 3 kalea bandra berdea (koloreak behintzat errespetatuz). Estropadari hasiera ematerakoan bigarrengoa: estatxak zintzilik zeuden eta umeak ez ziren iristen, bazirudien norbaiti umeak urdaiazpikoen antzera zintzilik ikustea erabaki ona iruditu zaiola.
Estropadako emaitzak ugariak izan dira eta alkar jo diren batel eta palak ere, azkenean hori pasatzen da kirolaren aurretik espektakulua eta kanpotik ze polita ikusiko denaren kriterioa gailentzen denean.
Gustora gera gure gaztetxoek eman duten mailaz, zorientzekoa. Ondorengo bideotxoan doaz uretaratu direnak, hala ere, kanpoan animoak ematen eta behar denerako laguntzeko prest dauden umeak ere badira eta horiei ere zorionak!! Astero joango gara gure ikuspuntua ematen, jarrai dezala olatuak!!