Gipuzkoako Batel Ligaren 2. jardunaldia, bihar Pasai San Pedron

Bihar, goizeko 10:00etan hasita, Pasai San Pedron izango dute gure harrobiko gazteek hurrengo hitzordua. 

Telmo Deunekoek bihar zazpi ontzi eramango ditugu Pasaiko estropadara. Lau kaletan banatuta jardungo dute erlojupean. Kategorizka, infantil mutil, kadete mutil, kadete neska, kadete misto eta jubenil mutiletan ontzi bakarra aterako dugu; infantil nesketan, berriz, bi. 

Jarraitu dezagun bideaz gozatzen!!! Aupa TelmoDeun!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide