Hirugarrenaren bila!!

Gipuzkoako batel ligaren 3. jardunaldia Pasaian izango da. Igandean, urtarrilaren 30a, goizeko 10:30ean hasiko da.

Pasai San Pedro eta Pasai San Juan artean gurutzatzeko itsasontzia dagoen gunetik itsaso aldera irtengo dira batelak minutuko tartean. Ziaboga bateko eremua izango da, beraz, baliza txuritik irtenda:

  • infantilak 1000 metro, (baliza gorriari buelta).
  • kadeteak 1500 metro (baliza berdeari buelta).
  • jubenil eta seniorrak 2000 metro (baliza horiari buelta).

Zumaiako Telmo Deunetik zortzi talderekin goaz estropadara: 

  • Infantil mutilak
  • Infantil neskak A eta B
  • Kadete mutilal A eta B
  • Kadete neskak A eta B
  • Jubenil mutilak

Ea hirugarrengoan ezustekorik ez den ematen!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide