Estropadan sartuta, infantil mutilak hasi dira aurrena eta gure gaztetxoak 7. izan dira, 6.etik ehunekotara, eta 5. postua segundo eskas batera geratu zaielarik. Ondoren, infantil neskak jardun dira; gureak 1. (A) eta 2. (B) postuak lortu dituzte berriro ere, beraien artean 3 segundoko aldearekin; hirugarrenari 17 segundo kendu dizkiete lehenengoek.
Kadete (promesa) mutilen txanda zen ondoren: A taldea 5. –13 segundora– eta B taldea 10. geratu dira. Neskek ekin diote ondoren, A batela 6. –18 segundora– eta B batela 7. izan dira.
Azkenik, jubenil mutilak izan dira irteera ematen. Gaurko bitxikeria Guardia Zibilen itsasontziak sortu du : irteeran prestatzen ziren batelen tartetik pasa da, eta ondoren, estropada eremuaren ertzetik itsasoruntz joaten saiatu da; hauentzat badirudi ez dela eragozpenik, autoritatea omen da!
Jubenilek 5. denbora –23 segundoko atzerapenaz– burutu dute. Hala ere, gaurkoan 4. postua eman diete estropada amaituta, aurretik zen Tolosako batela deskalifikatu ondoren.
Hurrengo estropada ere Pasaiako Badian izango dugu. Eskerrikasko eta Gora Telmo Deun!!