Laugarrena eginda!!

Goizean gure gaztetxoek 9etan zuten irteerako ordua elkarte paretik. Euri txikia ari zuen, baina Pasaiara iristean ateri eta eguzkia izan dugu nagusi.

Estropada 11:30ean hasi da. Infantil mutilak izan dira aurrenak irteten, launakako bi eta bosteko txanda batean bi minutuko tartearekin. Gureak, B batela zazpigarren eta A batela hamargarren izan dira (irteerara iristeko eta estatxa hartzeko arazoak barne).

Neska infantilak izan dira ondoren, launakako lau txandetan bi minutuko tartean. Gaurkoan, estropada oso borrokatuan, A batela lehenengo eta B batela hirugarren, bigarrena ehuneko gutxitara helmugaratu delarik.

Promesa mutilen txandan, bosgarren (A) eta hamargarren (B) helmugaratu dira gureak. 

Promesa nesketan, patroien aldaketak egiteko denbora errespetatuta, seigarren (B) eta zazpigarren (A) sailkatu dira, bien arteko tartea ehunetan geratu delarik.

Jubenilekin amaitu da gure lana, zazpigarren denbora egin dute, bosgarrengo postua bi segundu eskasera.

Arraun giroan murgilduta jarraitzen du gure harrobiak. Hurrengoa etxean jokatzen degu. Gora Telmo Deun!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide