Batel estropada Zumaian igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2014ko otsailaren 14a

Gipuzkoako batel liga Zumaian izango da igande honetan. 10:30ean hasiko da, eta maila guztietan erlojuaren aurka ariko dira. Berez, zazpigarren estropada puntuagarria izan behar zuen, baina hirugarrena izango da, eguraldi eta itsaso txarragatik hainbat estropada bertan behera geratu direlako. Ibaian izango da estropada, Arranpla paretik hasi eta Paoleraino, joan-etorrian. Gipuzkoako ligako sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles10.pdf

Osorik irakurri

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide