Zumaiako Arraun Elkartearentzat asteburu erabakigarria dator. Gipuzkoako ligan eta KAE 1 ligan, gauza asko erabakiko dira Getarian bihar eta etzi. Larunbatean, Gipuzkoako ligako estropada izango da, 18:00etan eta ETB1ek emango du. Zumaia Salegi Jatetxea doa buruan, eta lau puntura dauka San Juan. Aukera ona da zumaiarrentzat aurreko asteburuko bi emaitzak iraultzeko; orduan, Euskotren ligan, pasaitarrek […]