Erlojuaren aurka binaka lehiatu ziren hamabi traineruak. Zumaia lehen txandan atera zen, eta alboan Portugalte izan zuen. Hiru luzetan aurretik ibili ziren gure arraunlariak, baina azkeneko ziabogan aurrea hartu zieten bizkaitarrek, eta azkenean, bederatzi segundo izan zen azkarragoa Jarrillera ontzia Telmo Deunen aldean.
Bandera Hondarribiak irabazi zuen
Hurrengo estropada uztailaren 2an izango dute, Astilleron, eta hau ere erlouaren aurka izango da, baina banaka. Nahiz eta zumaiarrak azkena izan atzo, hau hasi baino ez da egin, eta oraindik asko dago jokatzeko. Lanean jarraituko du gure taldeak orain arte bezala, eta helduko dira emaitza hobeak.
Sailkapena:
1.Hondarribia 19:22:86
2. Urdaibai 19:26:80
3. Astillero 19:29:58
4. Kaiku 19:30:26
5. San Juan 19:34:66
6. Zierbena 19:36:52
7. Tiran 19:37:44
8. Cabo 19:39:10
9. Orio 19:39:40
10. Portugalete 19:48:74
11. San Pedro 19:52:72
12. Zumaia 19:58:52