Estropada honekin bukatutzat eman dute denboraldia Josu Osak entrenatutako arraunlariek. Lan ona egin dute, harrobiko beste arraunlari guztiek bezala, eta Zumaiak etorkizuna duela erakutsi dute.
Bestalde, ABE beteranoen ligan, zumaiarrek hirugarren egin zuten Angelun (Lapurdi), Arkote eta Getxoren atzetik.