Galtxa-k, besteak beste, hirugarren mailako Elgoibar eta Zarautz taldeak entrenatu ditu eta esperientzia handiko entrenatzailea da. Bide batez, Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie orain arte taldearen ardura izan duten Felipe Garmendia eta Mikel Larbururi. Aste honetan partidurik ez dagoenez hurrengo astean Legazpian egingo du debuta entrenatzaile lanetan Galtxa-k, Ilintxaren aurka.