Zumaiako Futbol Taldeak astebukaera honetan jokatu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Taldeak astebukaera honetan jokatuko diren 3 partidu garrantzitsuetara animatzera joateko deia egiten die Zumaiar futbol zaletu guztiei. Larunbat goizean, 11:00etan, Mutilen Infantil Txiki taldeak, Donostiako Cesar Benito Futbol zelaian, Billabonaren aurka jokatuko du Kopako Finala. Bestalde, Lehen Mailako Infantil mutilen taldeak larunbat goizean baita ere, Aita Mari futbol zelaian, 12:45etan, Kopako final laurdenen lehenengo partidua jokatuko du. Jubenil mutilen taldeak, berriz, larunbat arratsaldez, 16:00etan, Zarauzko Asti Futbol zelaian Ohorezko mailara igoerako play-offeko joaneko partida jokatuko du Zarautzen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide