Zumaiako Futbol Taldeko mutilen infantil txiki taldea Gipuzkoako Kopako Txapeldun gelditu da pasa den larunbatean Billabonari 1-0 irabazi eta gero. Jokin Gorostolak eta Jimmi Arribillagak entrenatutako taldeak amaiera bikaina eman diote denboraldiari garaipen garrantzitsu honekin. Lehen mailako infantilak, berriz, Anaitasunaren aurka finalerdietara pasatzeko aukera penaltietan galdu zuen. Partiduan zehar aurkaria baino gehiago zela erakutsi zuen infantilak baina 0-0 berdindu eta gero, penaltietan sortea ez zuten beraien alde izan. Jubenilak ere ez zuen emaitza onik lortu Zarautzen aurkako play offeko joaneko partidan. 3-0 galdu zuen baina hurrengo igandean, 16:00etan, Aita Mari futbol zelaian, emaitzari buelta eman eta igoera lortzeko ahaleginak egingo du Zumaiakok.