Zumaiakoko nesken Kadete B taldeak Gipuzkoako Finala jokatuko du larunbatean Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiakoko emakumezkoen Kadete B taldeak Gipuzkoako lehen mailako finala jokatuko du larunbat honetan Zestoan (11:00etan), Añorgaren aurka. 

Luis Dominguezek eta Txefuk entrenatzen duten taldeak duela hiru aste lortu zuten Ohorezko mailara igotzea eta denboraldiari amaiera emateko larunbatean final handia jokatuko du Zestoan. Maila bikaina erakutsi dute denboraldi osoan zehar Zumaiakoko nesken kadete bi taldeek.

Mutilen jubenil taldeak, berriz, igandean, 16:00etan, Aita Mari futbol zelaian jokatuko du Zarautzen aurka mailaz igotzeko partida. Hiru gol gainditu beharko ditu helburua lortzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide