Iker Jimenez zumaiarra fitxatu du Alavesek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Taldean formakuntza egin ondoren, azken denboraldi honetan Iker Jimenez zumaiarra Antiguoko taldean aritu da eta hurrengo denboraldian Alaveseko goreneko jubenilean jokatuko du. 

Iker Jimenez 1997 urtean jaio zen eta Zumaiako Futbol Eskolan hasi zuen bere kirolari ibilbidea. Alebin, infantil, kadete eta jubenil mailetan Zumaiakon aritu ondoren, azken urte hau Antiguokorekin jokatu du eta hurrengoa Alaves taldearekin arituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide