Zumaiako Futbol Eskolaren denboraldiari amaiera eman zitzaion igandean

Zumaiako Futbol Eskolako haurrek igandean eman zioten denboraldiari amaiera guraso eta entrenatzaileekin futbol zelaian indarrak neurtu ondoren. Oso giro ederraz gozatu zuten bai haurrek eta baita ere gurasoek. Goiz guztian zehar talde desberdinetako haurrek beraien guraso eta entrenatzaileekin lehian ibili ondoren hamaiketako bikain batekin eman zioten denboraldiari azken agurra. Hurrengo denboraldia irailean hasiko da eta dagoenekoz izena emateko epea irekita dago, ekainaren 1etik aurrera. Interesa duten haurrek, 2007, 2006, 2005 eta 2004 urteetan jaiotakoak, futbol zelaiko tabernan jaso dezakete izen-emate orria. Argazkian: 2006ko haurrak beraien guraso eta entrenatzaileekin.

Zumaiako Futbol Eskolako haurrek igandean eman zioten denboraldiari amaiera guraso eta entrenatzaileekin futbol zelaian indarrak neurtu ondoren. Oso giro ederraz gozatu zuten bai haurrek eta baita ere gurasoek. Goiz guztian zehar talde desberdinetako haurrek beraien guraso eta entrenatzaileekin lehian ibili ondoren hamaiketako bikain batekin eman zioten denboraldiari azken agurra.
Hurrengo denboraldia irailean hasiko da eta dagoenekoz izena emateko epea irekita dago, ekainaren 1etik aurrera. Interesa duten haurrek, 2007, 2006, 2005 eta 2004 urteetan jaiotakoak, futbol zelaiko tabernan jaso dezakete izen-emate orria.

Argazkian: 2006ko haurrak beraien guraso eta entrenatzaileekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide