Donostic Cup-en ondo ari dira Zumaiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Gaur, asteazkena, Zumaiako Futbol Taldeko kadete mutilen taldeak Sao Joao Brito talde portugaldarraren aurka jokatu du lehen faseko hirugarren partidua. Lehenengo partidua 5-0 irabazi zuen Estatu Batuetako Ridgewood taldearen aurka, bigarrena Aizkorriren aurka 2-2 berdindu zuen eta gaur portugaldarrari 6-0 irabazi dio. Bihar, Andoainen, 17:00etan, Zarautzen aurka jokatuko du final zortzirenak.
Kadete nesken taldeak Urnietaren aurka 0-0 berdindu zuen eta atzo berriz Estatu Batuetako Marin Blue taldearekin berriro 0-0 berdindu zuen. Gaur arratsaldean 17:30etan, Aita Marin, Vic Riuprimer B taldearen aurka jokatuko du hirugarren partidua. Irabazten badute final zortzirenetara pasatzeko aukera izango du nesken kadete taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide