Zumaiako alebin nesken Gabonetako futbol txapelketa antolatu du

Zumaiako Futbol Taldeak bigarren urtez antolatuko du Alebin Nesken Gabonetako Futbol Txapelketa. Honen bitartez Zumaiako Futbol Taldeak berdintasuna bultzatzea nahi du eta bide batez nesken futbol formakuntzan sakontzea.

16 taldek parte hartuko dute pasa den urtean Zumaiako Futbol Taldeak irabazi zuen txapelketa honetan. Amaikak Bat, Mutriku, S.D. Eibar, Añorga, Lagun Onak, Anaitasuna, Bergara, Zarautz, Tolosa, Touring, Ilintxa eta Zumaiako futbol taldeak arituko dira lehian.

Urtarrilaren 2an, larunbatean, sailkapen partiduak jokatuko dituzte 16 taldek, goiz eta arratsaldez, eta urtarrilaren 3an, igandean, berriz, finalak jokatuko dituzte aurreko egunean sailkatzen diren 8 taldeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide