Peña Athletic Santurtzi garaile Alebin nesken gabonetako futbol txapelketan

180 neskek parte hartu zuten urtarrilaren 2an eta 3an Zumaiako Futbol Taldeak antolatu zuen alebin nesken gabonetako txapelketan.
Zumaiako alebin nesken taldeak oso emaitza onak lortu zituen larunbatean Bergararen aurka 0-1 galdu arren, Zarautzi 3 - 1 eta Mariñori 1 - 0 irabazi baitzien, era honetara zortzi talde onenen artean sailkatuz. Igandean berriz, final laurdenak Touring-en aurka,  4-0 galdu zuen eta ezin izan zuen final erdietara pasatu
3. eta 4.postuko partidan Eibarrek Mutrikuri 3-2 irabazi zion eta finalean Peña Athetic Santurtzik 1-0 irabazi zuen Toring-en aurkako partida.
Beraz, horrela gelditu zen sailkapena:
1º Peña Atlhetic Santurtzi
2. Touring
3. S.D. Eibar
4. Mutriku
Ainara Manterola eta Eguzkiñe Peña Real Sociedad taldeko jokalariak, Udaleko Kirol Zinegotzia den Gotzon Enbilek eta Zumaiako Futbol Taldeko lehendakaria den, Jose Antonio Gorostolak, banatu zituzten sariak.
Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritza batzordeak bi egun hauetan txapelketaren antolakuntzan laguntzen aritu diren alebin nesken taldeko gurasoei eta klubeko beste 20 laguntzaileei eskerrak luzatu nahi dizkie, beraien laguntzarik gabe txapelketa hau antolatzea ezinezkoa izango baitzen. Eta batez ere zorionak eman nahi dizkie Zumaiakoko alebin nesken taldeko entrenatzaileei eta jokalari guztieei, oso giro politean lehiatu baitute.

Argazkietan: Zumaiako Futbol Taldeko jokalariak dominak jasotzen, Zumaiako Futbol Taldea, Mutriku, S.D. Eibar, Touring eta Peña Athletic Santurzi (orden horretan)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide