Preferenteko taldeak joko onarekin eta nagusitasun handiz 0-4 irabazi zion Martuteneri larunbatean jokatutako itzuliko partidan eta, era horrela, beste denboraldi batez Preferente mailari heldu dio.
Ohorezko Jubenil taldeak erronka zaila zuen Hondarribiaren aurka jaitsierako kanporaketan, joaneko partidan 6-3 galdu eta gero; baina konfiantza osoz jokatu zuten atzo eta 5-0 irabazi zuten, mailari eutsiz.
Lehen mailako Infantil taldeak 3-1 irabazi zion Ordiziari larunbatean Aita Marin jokatutako Gipuzkoako Kopako finalerdian. Hurrengo astean Billabonaren aurka jokatuko du finala, oraindik zehaztu gabeko futbol zelaian.
Infantil Txiki taldea Martuteneri penaltietan gailendu zitzaion, Orion jokatutako partidan, Txapeldunen Ligako 3. postua lortuz eta, horrela, Euskadiko txapelketa jokatuko du hurrengo asteburuan, Zubietan.
Infantiletako talde batek finala eta besteak Euskadiko Txapelketa jokatzen dituztenean emango zaio bukaera Zumaiako Futbol Taldearen aurtengo denboraldiari.