Preferenteak joko onarekin eta nagusitasun handiz 0-4 irabazi zion Martuteneri larunbatean jokatutako itzuleko partidan eta era honetan beste denboraldi batez Preferente mailari heldu dio. Ohorezko Jubenil taldeak, berriz, Hondarribiren aurka jeitsierako play-offeko joaneko partiduan izandako 6-3 emaitza txarra gainditu behar zuen baina konfidantzaz jokatutako partiduan 5-0 gailendu zen atzo, Ohorezko Jubenil mailari helduz.
Lehen mailako Infantil taldeak Ordiziari 3-1 irabazi zion larunbatean Aita Marin jokatutako Gipuzkuako Kopako finalerdian. Hurrengo astean Billabonaren aurka jokatuko du Finala, oraindik zehaztu gabeko futbol zelaian.
Infantil Txiki taldea Martuteneri penaltietan gailendu zitzaion, Orion jokatutako partiduan, Txapeldunen Ligako 3. postua lortuz eta era honetan Euskadiko txapelketa jokatuko du hurrengo larunbata eta igandean, Zubietan.
Infantilen bi taldeek batek finala eta besteak Euskadiko Txapelketa jokatzen dituztenean emango zaio bukaera Zumaiako Futbol Taldearen aurtengo denboraldiari.