Futbol Eskolako izen-emate epea ekainaren 1ean irekiko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Eskolak egun hauetan bukatuko du aurtengo denboraldia eta bide batez jakinarazten du ekainaren 1ean irekiko duela hurrengo denboraldiko Futbol Eskolan izena emateko epea. 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotako neska-mutilek eta 2005 urtean jaiotako neskek irailaren 8rarte eman izango dute izena, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan. 2005 urtean jaiotako mutilei, berriz, ekainaren 30ean bukatuko zaie izena emateko epea. Amaitzear dagoen denboraldi honetan 150 haurrek parte hartu dute Futbol Eskolan.
Argazkian: 2006 urtean jaiotako haurrak, beraien entrenatzaileekin eta gurasoekin, atzo ospatu zuten denboraldi amaiera giro bikainean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide