Bere irribarreak gure bihotzetan segiko du eta bere oroimenak une gogor hauek gainditzen lagunduko digu. Luis, Vicky, Amaia eta JonDoren familiarteko eta lagunak gure pentsamenduetan daude eta badakite Zumaiako beraien familia ere badela, Jonena betirako.
Zenbat une ahaztezin bizi izan ditugu elkarrekin, zurekin, JonDo. Eskularruak janzten zenituen euripean, negu hotzean, baina zure goxotasuna eta animoa nabarmentzen ziren aldagelan. Galdu edo irabazi, beti erakusten zenuen zure irribarrerik onena. Gustura zeundelako lagun artean. Zelako jatorrak denak. Zelako jatorra Zu. Zumaiako Futbol Taldea zure familia da, betirako. Maite zaitugu, lagun.