Zumaiakoko Preferenteak oso ondo hasi du denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Taldeko Prefenteak hasiera oso ona eman dio denboraldiari. 6 partidu jokatu ostean sailkapeneko 4. postuan aurkitzen da lehenengo postutik 4 puntutara. Denboraldiko lehen partidua galdu egin zuen Eibarren aurka, gero bi partidu berdindu zituen eta azken hiru partiduak irabazi egin ditu Mikel Larburuk zuzendutako taldeak, joko onarekin gainera.
Oso talde gaztea da aurtengo Preferentea eta ilusio handiz aurkitzen da denboraldiko hasiera honekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide