Igandean Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko du Añorgaren aurka, Aita Mari futbol zelaian, 13:00etan. Finalerdia partidu bakarrera jokatuko denez, finalera iristeko neskek zalegoen laguntza eta animoak izatea espero dute. Beste finalerdia Urki Eibar eta Oiartzun taldeek jokatuko dute.