Asteartean Aita Mari futbol zelaian Forum Sportek eta Adidasek Zumaiako laguntzarekin antolaturiko jarduera bat burutuko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko ira. 22a, 12:09

Irailaren 26an, asteartea, Aita Mari futbol zelaian Forum Sportek eta Adidasek, Zumaiakoren laguntzarekin, antolaturiko jarduera bat burutuko da. 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako eta Bizkaiako hainbat herrietatik etorritako 14 eta 18 urte bitarteko neska mutilek partiduak jokatuko dituzte eta Lehen Mailako euskal taldeekin zerikusia duen sorpresaren bat ere aurkituko dute futbol zelaira bertaratzen direnek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide