Gabonetako Txapelketak jokatuko dituzte Zumaiakoko hainbat taldek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko abe. 21a, 10:20

Zumaiakoko Futbol Eskolako taldeek Gabonetan hainbat txapelketa jokatuko dituzte.

Lehen urteko alebin mutilek abenduaren 29an, Azpeiti Cup txapelketa jokatuko dute. Zumaiakok 2007an jaiotako mutilekin osatutako hiru talde jarriko ditu lehian txapelketa honetan. Partiduak goizez nahiz arratsaldez jokatuko dituzte, eta sailkatzen direnak, hurrengo egunean jokatuko dute fase finala.

Errendimentuko alebin mutilen taldeak Zubietan jokatuko du, abenduaren 23an eta 24an, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen Gabonetako txapelketan. 23an, goizez jokatuko du, egokitu zaion taldeko beste aurkariekin (Pasaia, Danena, Amaikak Bat eta Ilintxa). Sailkatuko balitz, hurrengo egunean, 24an, goizez jokatuko luke finala 13:00etan hasita.

Partizipazioko alebin mutilen taldeak, Zumaian jokatuko du Zumaiakok antolatzen duen Gabonetako txapelketa. Abenduaren 29an, goizez jokatuko dute 8 taldeek: Zumaiako, Anaitasuna A eta B, Lagun Onak A eta B, Orioko eta Zarautz A eta B. Goizeko 10:00etan hasiko dira partiduak eta 13:00etan jokatuko dira finalak (Champions eta UEFA).

Alebin nesken taldeak ere Zumaian jokatuko du Gabonetako Txapelketa. Abenduaren 28an, ospatuko da, Aita Marin, 10:00etatik aurrera eta bertan 8 taldek hartuko dute parte: Zumaiako, Zarautz, Orioko, Anaitasuna, Mutriku A eta B, Intxaurdi A eta B. Finala 13:00etan jokatuko da.

Bestalde, Ohorezko infantil nesken taldeak, abenduaren 22an, ostiral honetan, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian jokatuko du Intxaurdik antolatzen duen Gabonetako Txapelketa. Arratsaldez jokatuko du Touring, Allerru eta Goierri Gorri taldeen aurka. Sailkatuko balitz 23an, larunbatean, Osasunaren aurka jokatuko luke fase finaleko aurreneko partidua. Finala 13:00etan izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide