Zumaiako Futbol Taldeko bazkideen Batzar Orokorra ekainaren 21ean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazten du ekainaren 21ean, 19:00etan, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela gaiordena honako hau izango delarik:

- Aurreko aktaren onarpena
- 2017-2018 denboraldiko balorazioa
- 2017-2018 denboraldiko kontuak (arlo ekonomikoa)
- 2018-2019 denboraldiko planifikazioa
- Zuzendaritza Taldearen renobazioa
- Eskaerak eta galderak

Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera etorri daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide