Lehenengo fasean hiru partidu jokatu zituen Realak. Lehenengo partidan Slavia Pragaren aurka 2-2 berdindu ondoren penaltietan gailendu zen talde gipuzkoarra. Ondoren, Startit taldeari 8-1 irabazi zion, eta azken partidan, Andorrako selekzioaren aurka, 2-0 irabazi zuen Realak.
Final erdietan, Valenciaren aurka 3-2 irabazi ondoren, finala Slavia Pragaren aurka 4-2 galdu zuen. Txapelketa polita burutu zuen Nahiak.