Larunbatean jokatu zuten partida Zumaiakoko eta Debako Amaika Bateko gizonezkoen ohorezko jubenil taldeak, Aita Marin. 2-1 irabazi zuten partida zumaiarrek. Ondoren, 11:45ean, Zumaiakoren, Anaitasunaren eta Elgoibarren ohorezko kadeteen triangularrean, 2-0 utzi zuten markagailua etxekoek azkoitiarren aurka jokatutako neurketan. Elgoibarren aurkako partida, aldiz, ezin izan zuten irabazi, eta 0-0 berdinketarekin amaitu zen lehia.
Arratsaldean jokatu zituzten beste bi partida: zarauztarren aurka, lehen mailako kadeteen norgehiagokan gailentzea lortu zuten etxekoek, 3-1 eginda. 18:00etan jokatzekoa zen erregional mailako nesken partida, aldiz, bertan behera gelditu zen.
Ohorezko kadete neskek Azkoitian izan zuten partida, Anaitasunaren aurka. 5-1 emaitzarekin irabazi zuten zumaiarrek.