Asteburu gazi-gozoa Zumaiako Futbol Taldearentzat. Preferenteek irabazi eta erregionaleko neskek galdu egin zuten larunbatean Aita Marin.
Mutilek ondo borrokatu zituzten 90 minutuak Urolaren aurka eta saria etxean geratu zen; 3 puntuak. Igorrek sekulako gola sartu zuen zelai erditik lehen zatian. Atsedena amaitu eta supituki 1-1 jarri ziren kanpokoak. Bigarren zatian bi taldeek oso joko polita egin zuten. Azkenengo uneetan Mikel Etxabe kapitainak jaurtiketa bat egin eta gero kornerra lortu zuen. Lortu eta sartu. Kornerra atera eta lehen zutoinean zegoen Etxabek buruz sekulako errematea egin zuen eta hiru puntuak lortu zituen.
Neskek, aldiz, porrota jasan zuten. 0-2 galdu zuten Goierri Gorri taldearen aurka. Bi taldeek joko polita egin zuten arren, gorriek norgehiagoka galdu zuten zati bakoitzean gol bana jasoz.
Hauek dira gainerako emaitzak;
Ohorezko Jubenilak: Urola 2-0 Zumaiako
Ohorezko Kadeteak: Zumaiako 1-1 Aretxabaleta
Ohorezko Kadete Neskak: Mariño 1-1 Zumaiako
Lehen Mailako Kadeteak: Burumendi A 2-1 Zumaiako
Infantil Txiki: Zumaiako 4-0 Amaikak Bat
Ohorezko Infantil Neskak: Zumaiako 3-2 Añorga B
LAGUNARTEKOAK
Lehen Mailako Infantilak A: Zumaiako 2-0 Mutriku
Lehen Mailako Infantilak B: Ikasberri 0-5 Zumaiako