Aritz Olagoi kirol psikologoak "Gurasoek ere jokatzen dute" hitzaldia emango du astelehenean

Hitzaldia Oxford aretoan izango da 19:15etan. Hitzaldi irekia izango da, edozein kirol egiten duen ume ororen gurasoei zuzendua.

Azaroaren 12an, 19:15etan, kirol psikologoa den Aritz Olagoik "Gurasoek ere jokatzen dute" hitzaldia emango du Oxford aretoan. Bertan, gurasoen paperari (kirolean) buruz hitz egingo da eta aholkuak eta irizpideak emango dira. Helburua kirola hezigarri bihurtzea izango da eta, besteak beste, haurren leihaketei buruz ere mintzatuko da.

Gurasoen parte-hartzea garrantzitsua da, kirola tresna hezigarria bihur dadin. Hortaz, edozein kirol egiten duen ume ororen gurasoei gonbidapena luzatzen dizuegu. Anima zaitezte!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide