Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek norgehiagokak galdu dituzte asteburuan Aita Maritik at.
Preferenteek Azpeitian jokatu zuten norgehiagoka Ikasberri taldearen aurka eta 2-1 galdu zuten. Berriz ere, azken unean galdu zuten (Ikasberrik sartutako penalti bati esker). Goleatzailea Julen Esnal jubenila izan zen. 15 punturekin 7. postuan daude sailkapenean.
Ohorezko erregionaleko neskek ere norgehiagoka galdu zuten asteburuan Añorgan, 4-0eko markagailuarekin. 6 punturekin 12. dira sailkapenean.
Gainontzeko partiduen emaitzak;
Ohorezko Jubenilak: Zumaiako 1-0 Elgoibar
Ohorezko Kadeteak: Lazkao 0-8 Zumaiako
Ohorezko Kadete Neskak: Oiartzun 2-3 Zumaiako
Lehen Mailako Kadete Mutilak: Zumaiako 4-0 Orioko
Infantil Txiki: Zumaiako 0-0 Lagun Onak
Ohorezko Infantil Neskak: Añorga 10-0 Zumaiako
Lehen Mailako Infantilak A: Burumendi 1-7 Zumaiako
Lehen Mailako Infantilak B: Zarautz A 1-2 Zumaiako
Alebinak: Zumaiako 11-1 Mutriku