Zumaiakoko preferenteek berdindu eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko aza. 29a, 17:01

CDF Zumaiako Beteranoak

Preferenteeko mutilek 2-2 berdindu zuten Lazkaoren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 0-2 galdu zuten Bergararen aurka.

Zumaiakoko preferenteek berdindu egin zuten asteburuan 2-2 Lazkaoren aurka. Aimar Eizaguirrek estreinatu zuen markagailua eta Iker Jimenezen bigarren golari esker 2-0 irabazten hasi ziren. Kanpokoak 10 jokalarirekin zeuden jada eta ondoren, Igor Osari bigarren horia atera zioten penalti bat egin zuelako, 2-1. Bi taldeak jokalari bat gutxiagorekin zeuden eta Zumaiakok 2. gola jaso zuen.

Erregionaleko neskek, aldiz, galdu egin zuten asteburuan 0-2 Bergararen aurka. Bi golak, gorriek egindako bi akatsengatik izan ziren.

Gainontzeko emaitzak:

Ohorezko Jubenilak: Ostadar 1-4 Zumaiako
Ohorezko Kadeteak: Bergara 2-1 Zumaiako
Ohorezko Kadete Neskak: Zumaiako 4-1 Mutriku
Lehen Mailako Kadete Mutilak: Lagun Onak B 2-3 Zumaiako
Infantil Txiki (Sailkatze Fasea): Burumendi 0-3 Zumaiako
Ohorezko Infantil Neskak: Zumaiako 2-5 Mariño
Lehen Mailako Infantilak A: Zumaiako A 11-0 Lagun Onak
Lehen Mailako Infantilak B: Zestoa 4-0 Zumaiako B

Lagunartekoak:

Beteranoak: Zumaiako 1-0 L´Escala
Alebin Neskak: Amaikak Bat 2-12 Zumaiako

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide