Zumaiakoko alebinak 4. geratu dira Zubietan ospatu den XVI Real Sociedad Alebin txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko abe. 27a, 15:08

Abenduaren 23an eta 24ean jokatutako txapelketan sekulako papera bete dute Zumaiakoko alebinek

Zumaiakoko bigarren urteko alebinak laugarren geratu dira XVI. Real Sociedad alebin txapelketan. 23an multzoko norgehiagokak jokatu zituzten eta ez zuten bat bera ere galdu. Hauek dira multzoko emaitzak;
Zumaiako 2 - 0 Hondarribia 
Zumaiako 3 - 2 Urola
Zumaiako 2 - 2 Ostadar
Hurrengo egunean finalerdietara sailkatzeko triangular bat jokatu zuten Beasain eta Aloña Mendiren aurka. Lehenengoen kontra 2-2 berdindu zuten eta Aloña Mendiren aurka 4-0 irabazi zuten. Horrela, gero jokatzen ziren finalerdietan sartzea lortu zuten. Finalerdia Koskasen aurka jokatu zuten eta donostiarrek irabazi zuten 3 eta 1eko markagailuarekin. 3. eta 4. postua jokatzen zen norgehiagokan ere Zumaiakok galdu egin zuen 3-1 Donostiako Sanseren aurka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide