Realak antolatzen duen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketa jokatuko da ostiralean Aita Marin. Infantil txikiko jokalariek hartuko dute parte bertan (2006an jaiotakoak). Norgehiagokak futbol zelai hauetan jokatuko dira; Hondarribia (Ondartza), Donostia (Puio), Arrasate (Mojategi), Donostia (Matigoxotegi), Deba (Errotazar), Beasain (Loinaz), Azpeitia (Garmendipe), Zumaia (Aita Mari), Irun (Gal), Zumarraga (Argixao), Alegi (Elorri) eta Segura (Alustiza).
Zumaiakok duen Infantil txikiko taldeak hartuko du parte txapelketan. H multzoan daude eta ostiralean 9:15etan jokatuko du lehenengo norgehiagoka Sanseren aurka. 10:05etan Angleten kontra jokatuko du, 11:20ean Internacionalen aurka eta 12:35etan azken norgehiagoka jokatuko du Pasaiaren aurka. 20 minutuko norgehiagokak izango dira, zati bakarrekoak.