Aurreko asteko ostiralean jokatu zen Zumaiako Aita Mari futbol zelaian Realak antolatu zuen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketaren lehen fasea. Zumaiakok garaitu zuen H multzoa 6 punturekin eta 2 goleko aldearekin. Ez zuen norgehiagoka bat bera ere galdu eta ez zuen golik jaso jokatu zituen lau partidutan. Hauek izan ziren Zumaiakoren emaitzak;
Sanse 0-0 Zumaiako
Anglet 0-0 Zumaiako
Zumaiako 2-0 Internacional
Zumaiako 0-0 Pasaia
Sailkapena
1. Zumaiako 6 puntu, +2 goletan
2. Sanse 6 puntu, +1 goletan
3. Pasaia 6 puntu, +1 goletan
4. Anglet 4 puntu
5. Internacional 2 puntu
Denboraldi ederra egiten ari da Aitor Manterolak zuzentzen duen taldea, izan ere, ohorezko infantiletarako sailkatzeko txartela ia eskuartean dutelako. Hurrengo fasea martxo bukaeran edo apirila hasieran jokatuko da.