Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritzaren oharra

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Idazki honen bidez adierazten dizuegu, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan batzar orokor arrunta izango dela 2019ko uztailaren 10ean. 18:00etan 1. deialdia eta 18:30etan 2. deialdia
 

Bertan, honako puntuak jorratuko dira;
1- Aurreko aktaren onarpena.
2- 2018-2019 denboraldiko balorazioa.
3- 2018-2019 denboraldiko diru kontuak.
4- Zuzendaritza Taldearen berritzea.
5- Eskaerak eta galderak.
 
Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera ager daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide