Txiki-txikitatik futbolaren munduan sartuta dago; lehen jokalari bezala eta orain koordinatzaile bezala (entrenatzailea ere izan da). Danerako prest dago Uribarri, Realaren emakumezkoen bigarren taldeak Aita Marin entrenatu eta gero berekin hitz egin dugu bere lanaren, emakumezkoen futbolaren eta, oro har, futbolaren inguruan.
Zarautzen aritu zen entrenatzaile bezala infantilekin eta futbol eskolan. Azkenean, emakumezkoen koordinatzaileak postua utzi zuen eta Uribarrik hartu zuen. Gero, nesken lehen taldearen ardura eman zioten. Taldearen helburua bigarren mailara iristea zen eta, azkenengo partiduan, igotzea lortu zuten.
Zergatik Zumaiako?
Orain dela hiru edo lau urte eskatu zidaten jubenilak entrenatzeko. Nik lagatzeko asmoa nuen, urtebete behintzat. Lagun bati eskaini zioten eta berak esan zidan bere bigarrena izateko. Baietz esan nuen eta giroa oso ona zenez, berriz, ere gogoa piztu zitzaidan futbolean jarraitzeko. Denboraldia amaitu zenean proposatu zidaten ea emakumezkoen futbolean Zarautzen egin nuena egin nezakeen, eta baiezkoa eman nuen jakin gabe zer zegoen. Ni, oso pozik nengoen une horretan eta zerbait polita nahi nuen egin. Eta horrelaxe… bi urte noa hemen. Pixkanaka pixkanaka.
Nolako lotura/inbolukrazioa ikusten duzu klubean emakumezkoen futboleekiko?
Kluba oso lotuta ikusten dut. Baina, toki guztietan gertatzen den bezala, partaidetza da arazoa. Futbol eskoletan multzo handia izaten da, infantiletan jarraitzen dute eta, gero, nire esperientziaren arabera, 15-17 urte bitarteko neskek futbola uzten dute. Gure arazoa, gorako taldearen lotura egitea da, jendea falta delako. Urtero lau edo bostek utzi egiten dute eta zaila izaten da azpiko taldetik jokalari horiek berreskuratzea.
Zein da zure lehen oroitzapena futbolaz?
Asko ditut, Zarautzeko plaieroak oso famatuak ziren… Oroitzapen politak ditut. Gero, Euskadiko txapelketa irabazi genuenean infantiletan, gainera, oroitzen dut partidua amaitu zenean taxi bat zegoela nire zain Oriora eramateko beste txapelketa bat jokatzeko. Oroitzapen onenak 15 urtetik berakoak izan ziren baina goiz utzi nuen futbola.
Entrenatzaile modura, plaierotan hasi nintzen alabaren taldean laguntzen. Zarauzko klubean lan egiteko eskaini zidaten eta hasieran ez nuen nahi hasi. Bi urtez egon ziren klubetik laguntza eskatzen eta azkenean, joan nintzen.
Zure lorpen handiena futbolean?
Nire ustez Zarauzko azken urtean lortu nuen. Behin helburuak jarrita, horiek betetzea…