Unax Bernalek 16 urtez azpiko Espainiako txapelketaren bigarren fasea jokatu du asteburuan. Lehenengo norgehiagoka Gaztela-Mantxaren aurka izan da eta 0-1 galdu dute eta bigarrengo partidua Melillaren aurka 6-0 irabazi. Halere, Gaztela-Mantxak Melillari 3-0 irabazi zionez, Euskadiko selekzioa txapelketatik kanpo geratu zen.
Bernal 8 urterekin hasi zen Zumaiakon futbolean. Lau urte futbol eskolan ibili eta gero bi urtez egon zen Zumaiakoren elastika defendatzen. 14 urterekin, aldiz, Eibarrera joan zen jokatzera eta bertan dabil bigarren urtez kadete moduan. Selekzioak lagunarteko bat jokatzeko deitu zion eta asteburu honetan Espainiako txapelketaren bigarren fasea jokatu du.