Zumaiako Futbol Taldeak, ohar honen bidez, azaldu nahi du federatu gabeko futbola edota haurren futbol eskola bertan behera gelditzen dela hurrengo denboraldira arte.
Datorren denboraldiari begira, oraindik ez dago ezer zehaztuta. Aurredenboraldia noiz izango den, hartu beharreko segurtasun neurriak zeintzuk izango diren… pandemiaren eboluzioa eta gobernuak jartzen dituen segurtasun neurrien esku dago, baita udalaren instalazioen erabilera noiz eta nola irekiko diren.
Denboraldi hau bukatutzat emanda, Zumaiako Futbol Taldea jada hurrengo denboraldiari begira jarri da. Osasun larrialdi egoera hau dela eta, hurrengo asteetan entrenatzaileak jokalariekin jarriko dira harremanetan telefonoz edo WhatsApp bitartez, hurrengo urteko taldeak, entrenatzaileak, jokalarien multzo berriak, ordutegiak... nola izango diren azaltzeko.
Futbol eskolan, berriz, entrenatzaileak jarriko dira harremanetan, urtero egin den bezala; mezuen bitartez hurrengo urteko haur kopurua jakin beharko dute, Aita Mari futbol zelaiaren entrenamendu orduak antolatzeko eta entrenatzaileen kopurua zehazteko.
Amaitzeko, Zumaiakoko zuzendaritzatik osasuna opa dizuegu guztiei, bereziki, garai hauetan bizitzen ari garenagatik.
Denboraldi berria inoiz baino ilusio handiagoarekin hasteko esperantzarekin.
Z.F.T.-ko Zuzendaritza Batzordea.