2020-2021 Aurre-denboraldia aste honetan martxan jarri da Zumaiko Futbol taldeetan.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2020ko abu. 17a, 15:17

2020-2021 Aurre-denboraldia martxan da Aita Mari futbol zelaian.

2020-2021 Aurre-denboraldia aste honetan martxan jarri da Zumaiko Futbol taldeetan. COVID-19 egoerari aurre egiteko,  Zumaiakok udaletxera bidali zituen entrenamendu protokoloak aztertzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik  onarpena jaso du. Konfirmazio hori jasota jokalariak bere aurre denboraldia hasiko dute era berezi batean.

Gaur egungo egoera ez jakintasunez beteta dago eta kirolean ere horrela gaude, futbola “normaltasun” batean sartu nahian, Zumaiakok entrenamenduak Abuztuan hasi eta Irailean jarraitzea izango du helburua, aurre-denboraldiko partidak barne. Aurten futbol federatutako jokalariek Urriaren erdialdean hasiko dute bere futbol liga. Planteamendu hau Futbol federazioak, Eusko Jaularitzak eta Udaletxearen esku dago, baino elkar lanean asteko garaia etorri da eta denen artean egoera hau aurrera ateratzeko asmoarekin.

Onartutako protokoloak, Zumaiako talde bakoitzeko entrenatzaileei bidali zaie, eta hauek berriz jokalari guztiei zabaldu. Protokoloa eskuratu behar ezkero, talde bakoitzeko jokalaria bere entrenatzaile-arduradunarekin kontaktuan jar dezala.

Badakigu birusa gurekin dagoela, badakigu ere berarekin bizitzen jakin beharko dugula erremedioren bat lortu arte. Zumaiako F.T. bere ahalbidetan dago lanean futbola maite duen guztiek kirol hau egin ditzaten.

Z.F.T-ko Zuzendaritza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide