Bigarren aukera izena emateko Futbol eskolan ireki du Zumaiakok berriz epea, aurrekoan bezala, izen ematea posta elektronikoaren bitartez egingo da COVID-19 dela eta.
Aurten entrenamenduak urriaren bigarren astetik aurrera programatu ditu Zumaiakoko zuzendaritzak; urriaren 13tik aurrera irekiko ditu ateak Aita Mari futbol zelaiak, izena eman duten guztiei. Osasun neurriak direla eta, data hau eta hartu beharreko neurriak, hezkuntza saila eta udalarekin bat egingo dira.
Izen-abizenak emateko, helbide honetara bidali beharko da mezua: zumaiako@zumaiako.com.
Horretarako, mezuan datu hauek egon beharko dira:
- Haurraren izen-abizenak.
- Haurraren jaiotze data.
- Guraso baten izen abizenak eta telefono zenbakia.
- Ordainagiria (argazki bat atera eta helbidean txertatu).
Azken puntu hau bete ahal izateko, ordainketa ondorengo kontu zenbakian egin beharko da: Laboral Kutxako ES09 3035 0037 41 0370047227.
Kuotak:
- Benjamin aurrenengo urtea 2012 Neska/ Mutilak -- 75 € (Entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat).
- Benjamin bigarren urtea 2011 Neska/ Mutilak -- 75 € (entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat).
- Alebin aurrenengo urtea 2010 Neska/ Mutilak -- 75 € (entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat).
- Alebin bigarren urtea 2009 Neskak -- 75 € (Partiduetako arropa klubak utziko dio). Astean entrenamendu bat (ordu bat).
- Alebin Bigarrengo urtea 2009 Mutilak -- 105 € (Partiduetako arropa klubak utziko dio). Astean bi entrenamentu (Bi ordu ).