Martxoak 13-14ean futbol lehiaketak hasiko dira

2021 Futbol lehiaketa berriz martxan.

Badira hilabete batzuk gazteak ari direla Aita Mari futbol zelaian futbolean entrenatzen, eta orain arte lehiaketak geldirik zeuden. Gipuzkoako federazioak klub diferenteekin bilerak eduki eta gero, berriz jokatzeko aukera ikusten du Covid-aren jaitsiera egoera dela eta.

Lehiaketa martxan berriz jartzeko, Federazioak klub bakoitzari jokatzeko aukera eman dio, eta  klub bakoitzaren esku geratu da jokatu edo ez. Zumaiako lehiaketak martxan jartzearen alde izan da eta ekipoak aurkeztu ditu Gipuzkoako federazioan berriz martxan jartzeko.

Aurtengo liga hau berezi xamarra izango da, txapeldunak eta sariak egongo dira, baina ez da lehiaketa tradizional bat antolatuko, pandemiaren eraginak ez baitie klubei lehiaketari baldintza berdinetan aurre egiten uzten.   

  • Martxoaren 13-14an hasi eta ekainaren hasiera aldera amaitu.
  • Talde federatuek baino ez dute parte hartuko, izan ere, gaur egun ez dago Eusko Jaurlaritzaren baimenik eskola-kirola adineko taldeek lehiatzeko.
  • Izen emate librekoak eta jaitsierarik gabekoak izango dira.
  • Formatua kategoria bakoitzean izena eman dutenen talde kopuruaren arabera izan da, baina helburua zona arteko talde txikiak antolatzea da. Ondoren, sailkatuen artean kanporaketak egingo dira txapelketa erabakitzeko.
  • Ez da maila-igoerarik egongo .
  • Euskadiko Federakuntzaren osasun protokoloan oinarrituko izango da  lehiaketa, segurtasuna ez bermatzeko.

Hauek dira Gipuzkoan kategori bakoitzeko talde kopuruak aurten izena eman dutenak lehiaketarako:

  • Preferente mutilak: 24 talde. (34-tik).
  • Erregional 1º mutilak:   29 talde. (37-tik).
  • Ohorezko Jubenilak mutilak: 33 talde (35-tik).
  • 1º Jubenilak mutilak: 69 talde. (78-tik).
  • Ohorezko kadete mutilak: 34 talde. (35-tik).
  • 1º Kadete mutilak: 91 talde. (94-tik).
  • Ohorezko maila neskak: 15 talde. (16-tik).
  • Preferente neskak: 13 talde. (17-tik).
  • Ohorezko kadete neskak: 11 talde (13-tik).
  • Kadete 1º neskak: 29 talde (31-tik).

Osasun neurriak utzi ezkero, Martxoak 13-14 hasi eta Ekainak 20-ean bukatuko da lehiaketa.

 

                                                                              Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide