Golak Libe Eizagirrek eta Ane Errazkinek (x3) sartu zituzten.
Jokin Gorostolak agintzen duen ekipoa oso ondo ari da txapelketa honen bukaeran, eta hurrengo astean, ekainak 5-6, jokatuko dute finala. Oraindik zehaztu gabe daude eguna eta ordua, baina gogoz daude neskak txapelketa Zumaiara ekartzeko.
Zumaiakoko zuzendaritzatik zorionik beroenak helarazi nahi zaizkie nesken taldeari orain arte lortutako emaitzagatik eta egindako esfortzuagatik. Ea hurrengo astean borobiltzen den emaitza on batekin. Gora neskak!!!