Aurreko asteburuan jokatu zuten finalerdia ohorezko jubenilek, eta partidua irabazi zuten Aita Mari futbol zelaian. Jonanen eta Xabierren mutilek oso partidu gogorra jokatu zuten. Aurretik jarri ziren zumaiarrak, 1 – 0, Oier Bordagaraik gola sartu zuenean. Bergarak buelta eman zion partidari, ordea, eta 1 – 2 jarri zen aurretik, partida Zumaiarentzat aldapan gora jarriz.
Aitor Alonsok, gero, berdinketa lortu zuen penalti baten ondorioz. Partidua bukatzear zela, bi minuturen faltan, azken gola sartzea lortu zuen Peru Manterolak, eta 2-3 emaitzarekin bukatu zen partida. Emaitza horrekin, finalerako txartela lortu zuten ohorezko jubenilek.
Finala gaur izango da, arratsaldeko 18:30ean. Urnietan jokatuko da partida, eta Ekintza Kirol Elkartea izango du aurkari Zumaiak.
Gaur denboraldiari amaiera bikaina ematera dihoaz mutilak; buruz oso indartsu daude eta fisikoki oso egora onean heldu dira liga bukaera honetara. Zorte on mutilak!