Urte guztian egindako lanen emaitzak jaso zuten ohorezko jubenilak asteazkenean jokatutako partidua Urnietan. Urte oso zaila izan da aurtengo hau, ez igoerarik ez jetxierarik baino jokalariak serio hartu dute txapelketa hau.
Partidua zumaiarren alde hasi zen, 10 garren minutuan aurreratu ziren Zumaiakokoek Aitorren gol eder baten ondorioz. Lehendabiziko denboran gehiago izan ziren zumaiarrek eta emaitza handitu zuten Iñakiren jokaldi bikain baten ondoren, Peruk sartutako golarekin.
Bigarren zatia hasi eta berehala, hirugarren gol bat sartzeko aukera garbi bat eduki zuten baino aukera hau ez zen garatu. Aukera hori galduta, Ekintzakoek eduki zuten bere aukera eta 5 garren minutuan lehen gola sartu zuten.
Momentu horretatik orekatuagoa egin zen lehia eta bukaera-te oso berdinduta izan zen partidua.
2 - 1 emaitzarekin bukatu zen partidua eta gure jokalariak merezita kopa irabazi zuten. Orain oporrak tokatzen dira urte guztiko lanari deskantsu pixka bat emateko.
ZORIONAK OHOREZKO JUBENIL TALDEARI!!!!