GAUR FINALA 17:00-TAN PREPREFENTE MAILAKOEK MINTXETA FUTBOL ZELAIAN.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 19a, 10:35

ARAU BERRIEKIN PARTIDUAN 400 PERTSONA SARTU DAITEZKE.

Gaur Ekainak 19 Larunbata,  Zumaiako preferente taldeko mutilek jokatuko dute azken partidua 17:00-tan Elgoibarko Mintxeta Futbol zelaian. Aldez aurre jakin arazi zen moduan, URKI C.D. taldea izango dute aurkari Zumaiarrek.

Zumaiarrek finalerako txartela lortuz iritsi dira partidu honetara. Ander Treviño – Pinillak zuzentzen duten taldeak lehengo asteko partidua irabaziz Beasainen lortu dute pasea, denboraldia borobilduz. Gaur azken txanpa.

Zumaiako Futbol taldeko zuzendaritzak jaso duen azken orduko ohar batean, Mintxeta zelaiak 400 ikusleei ateak zabaltzen duela dio finalean. Berri hau Ekainak 18-an azken orduan jasotako mezua izan da, baina oso berri ona. Erabaki hau Elgoibarreko udaletxean erabakitako oso puntu garrantzitsua da final hau ospatzeko. Orain arteko kanpo futboletako publiko kopuruaren arauak alde batera utzita eta aldaketa hau kontuan hartuz, lehen 400 ikusle sartzeko aukera emango da kanpo futbol barruan partidua ikusteko; besteak kanpotik ikusi beharko lukete. Anima zaitez Mintxetara joaten gaur arratsaldean eta errespeta ditzagun segurtasun neurriak!!!

Sorte onena gure Preferenteko mutilei!!!!  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide