Horretarako inskripzio orria jaso daitezke kiroldegian edo esteka honen bitartez lortu:
https://drive.google.com/.../1UVoYn1WdRJjkb...
Inskripzio orria beteta eta ordain agiria kiroldegian entregatu beharko dira edo beste aukera bat, bi dokumentu hauek posta elektronikoz (zumaiako@zumaiako.com) Zumaiako F.Tren helbidera bidali.
2020-21 denboraldian egon diren zailtasunen ondorioz, 2012-2011-2010ean jaiotako neska mutil eta 20-21 klubeko parte izan direnak urteko kuotan 20€ ko deskontua edukiko dute. Urte hauetan jaio direnak eta jarraituko ez dutenek, email bidez eska dezakete diru horren itzulera.
Ordaindu beharreko kuotak:
- 2013 jaiotako neska mutilek: 75 €.
- 2012 jaiotako neska mutilak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
- 2011 jaiotako neska mutilak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
- 2010 jaiotako neskak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
- 2010 jaiotako mutilak: 105 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 85€).
Ordainketak egiteko kontu zenbakia:
- Titularra: Zumaiako Futbol Taldea.
- Laboral Kutxa….ES09 3035 0037 4103 7004 7227.
Mesedez, ordainketa egiterakoan izena, abizenak eta jaiotze urtea jarri.
Ordainketa egiteko epe muga: 2021/07/31
Oharra: KUOTA ORDAINTZEN EZ DUEN JOKALARIAK EZINGO DU TALDEAREKIN ENTRENATU ETA JOLASTU….
Aldez aurretik, eskerrik asko eta laister arte.