Batzar orokor arrunterako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko uzt. 18a, 09:00

Datorren uztailaren 30ean izango da Z.F.T.ko 2021eko Bazkideen Batzar Orokorra

Bazkide agurgarria: Idazki honen bidez adierazten dizugu Aita Mari futbol zelaiko bulegoetan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela, uztailaren 30ean. Arratsaldeko 18:30ean lehen deialdia izango da eta 19:00etan bigarrena. Honakoa izango da gai zerrenda: 2018-2019 urteko batzarreko aktaren irakurketa eta, hala balitz, onarpena; 2019-2020 denboraldiko kontuen onarpena; 2020-2021 denboraldiko kontuen onarpena; 2020-2021 denboraldiko balorazioa; eta eskaerak eta galderak.

Besterik gabe, agur bat.

Zuzendaritza batzordea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide